Dauphine Criteriuma
Kennaugh britaniarra garaile, lehen etapan
Agentziak | Erredakzioa
Sky taldeko txirrindulariak bi segundoko aldea atera dio tropel nagusiari helmugan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Peter Kennaugh (Sky) britainiarrak irabazi du Dauphine Criteriumaren lehen etapa, Frantzian. Guztira, 132 kilometro egin dituzte Ugine eta Albertville artean.
Irabazlea eguneko ihesaldian izan da, eta helmugan bi segundoko aldea atera dio tropel nagusiari. Kennaugh maisu da pistako txirrindularitzan eta Ingalaterrako egungo txapelduna da. Sacha Modolo izan da lehena, tropel nagusiko esprintean.