Kargatzen...
Itxi

Iurretan

Emakumeen Bira 2015, abian

ERREDAKZIOA

Proba asteazken honetan hasiko da Iurretan, 1,9 kilometroko aitzin etapa, 399 kilometroko lau etapa eta sei mendate puntuagarrirekin.

Txirrindularitza. Argazkia: EFE

Emakumeen Biraren 28. edizioa asteazken honetan, ekainaren 10ean, abiatuko da, Iurretan egingo den aitzin etaparekin. Probak ekainaren 14ra arte iraungo du, eta, artean, emozioz betetako lau etapa eta sei mendate puntuagarri ikusiko ditugu, nazioarteko txirrindularirik onenak bilduko baitira bertan.

Orontzugarai, Merelludi eta Lekoizganetik igaroko den azken etapak erabakigarria dirudi, baina ziur ez dela ezustekorik faltako.

Munduan zona handiena duen lasterketa honen 28 edizioei begira, parte-hartzaileren bat azpimarratu beharko bagenu, Joane Somarriba aipatu beharko genuke, hiru aldiz irabazi baitu lasterketa hau; 1991n, 2000n eta 2004an.

Emakumeen Birako aurreko egun hauetan, Durango-Durango Klasikoak hartu du protagonismoa. Bertan, Emma Johansson suediarrak (Orica-AIS), munduko hirugarrenak, eraman du txapela.

Hona hemen, probaren profila:

- Aitzin etapa: Iurreta-Iurreta (1,90 km)

 

 

- 1. etapa: Arrasate-Arrasate

 

 

- 2. etapa: Maruri-Fruiz

 

 

- 3. etapa: Iurreta-Iturmendi

 

 

- 4. etapa: Markina-Markina

 

Albisteak (3)