DAUPHINE KRITERIUMA (4. ETAPA)
Bouhannik nagusitasunez irabazi du esprintean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziarra Jonas Vangenechten (IAM) belgikarraren eta Eslovakiako Luka Mezgecen (Giant-Alpecin) aurretik sartu da. Rohan Dennisek lidergoari eutsi dio.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Nacer Bouhannik (Cofidis) bere bigarren garaipena lortu du Dauphine Kriteriumean laugarren etapan nagusituta (228 kilometro, Anneyron eta Sisteron artean).
Esprintean nagusitasunez irabazi du frantziarrak Jonas Vangenechten (IAM) belgikarra eta Eslovakiako Luka Mezgec (Giant-Alpecin) txirrindularien aurretik.
Sailkapen nagusian, lidergoari eutsi dio Rohan Dennisek. Tejay Van Garderen bigarren dago, denbora berdinarekin, eta Andrey Grivko hirugarren postuan, lau segundora.
Ostegun honetan bosgarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 161 kilometro izango ditu, -les-Bains eta Pra-Loup artean.