Caceresen
Valverde Espainiako Txapeldun; Egoitz Garcia, zazpigarren
Agentziak | Erredakzioa
Murias taldeko txirrindularia irabazlearengandik hiru segundora sartu da helmugan.
Alejandro Valverde murtziarrak Espainiako bere bigarren txapelketa irabazi du. 189,5 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, aurreko edizioetakoa baino errazagoa. Movistarrek txapelketa hauetako seigarren garaipena lortu du.
Imanol Erviti azken iheslaria helmugatik 300 metrora harrapatu ostean, Valverdek indartsua dela erakutsi du eta Barberori eta Jesus Herradari gailendu zaizkio esprintean.