Larunbatean, 15:00etan
Tropeleko onenen arteko lehia, gaur, Donostiako Klasikoan
eitb.eus
Valverde, Quintana, Purito, Beñat Intxausti eta Gilbert dira faboritoetako batzuk. Lasterketa zuzenean emango dute, 15:00etan, ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Frantziako Tourra bukatuta, nazioarteko tropela Donostiako kaleetara helduko da, egutegiko euskal klasikarik handiena lehiatzeko. Donostiako Klasikoa, Euskal Herriko beste UCI World Tour lasterketa, zuzenean emango dute, 15:00etik aurrera, ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
Alejandro Valverde (Movistar), hirugarrena Parisen, garaipena errepikatzeko faborito nagusia da. Tourrean bigarrena izan den Nairo Quintana eta Beñat Intxausti taldekideekin helduko da.
Purito Rodriguezek (Katiuxa) ere, Dani Moreno ezkutariarekin, lasterketa ona egin du Grande Boulcen, eta Mikel Landak (Astana), hirugarrena Italiako Giroan, Espainako Itzulia du begiz jota. 2011ko txapeldunak ere, Philipe Gilbertek (BMC), aukerak ditu. Samuel Sanchez eta Tejay Van Garderen taldean izango ditu.
Alberto Contadorek (Tinkoff-Saxo) ez da irteeran egongo, sukarra duelako. Tony Gallopin (Lotto-Soudal) ere ez da egongo)
Buenos dias a tod@s,3dias despues del Tour aun continuo con fiebre,hablandolo con el equipo muy a mi pesar no podre estar en San Sebastian.
? Alberto Contador (@albertocontador) julio 29, 2015
Bauke Mollema (Trek), Dan Martin (Cannondale), Zdenek Stybar (Etixx-Quick Step) eta Rui Costa (Lampre) kontuan izateko beste txirrindulariak dira.