Itxi

Esprintean

Nacer Bouhanni (Cofidis) gailendu da Getxoko Zirkuituan

Agentziak | Erredakzioa

Ibai Salas (Burgos-BH), Egoitz García (Murias) eta Amets Txurruka (Caja Rural) zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren izan dira, hurrenez hurren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nacer Bouhanni Cofidis taldeko frantziarrak irabazi du Getxoko 70. Zirkuitua-Ricardo Otxoa 15. Memoriala. 170 kilometro  egin dituzte, eta helmuga Arkotxako horma gogorrean izan da (tarte batzuetan, aldapa % 14koa da).

Bukaera aldapan gora izan arren, irabazlea Bouhanni esprinterra izan da, beste zenbait esprinterri gailenduta: Juanjo Lobato (Movistar) eta Carlos Barbero (Caja Rural-Seguros RGA), bigarren eta hirugarren izan dira, eta José Joaquín Rojas (Movistar), laugarren sartu da, hiru segundora.

Lasterketako antolatzaileek helmuga aldatu zuten 2011. urtean, eta Txomintxu-Arkotxan jarri zuten, azken kilometroei ikusgarritasun gehiago emateko. Ondorioz, probak hasieran zuen itxura berreskuratu du, esprinterrentzat egokia baitzen helmuga Arriluzeko kaian jarrita.

Albisteak (2)

Bideoak (1)