Itxi

Sky taldea utziko du

Richie Portek Samuel Sanchezen BMC taldearekin fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

30 urteko australiarrak bederatzi lasterketa irabazi ditu aurtengo denboraldian; tartean, Pariz-Niza, Trentinoko Giroa eta Kataluniako Volta.

Richie Portek lau urte eman ditu Chris Froomen taldean. Argazkia: Efe.

BMC taldeak Richie Porte australiarraren fitxaketa konfirmatu du, datorren denboraldirako. Ondorioz, Samuel Sanchezen taldekidea izango da.

Porte Chris Froomekin batera aritu da azken urteetan, eta protagonista izan da azkeneko Tourrean, britainiarrari emandako laguntzagatik.

30 urteko australiarrak bederatzi lasterketa irabazi ditu aurtengo denboraldian, tartean, Pariz-Niza, Trentinoko Giroa eta Kataluniako Volta.

 

Albisteak (3)