Poloniako Itzulia
Pelucchik irabazi du bigarren etapako esprinta
Agentziak | Erredakzioa
Bederatzi txirrindulari baino ez dira heldu helmugara, azken metroetan bidea itxi duen eroriko handi baten ostean. Kittelek lider jarraitzen du.
Matteo Pelucchik (IAM Cycling) irabazi du Poloniako Itzuliaren bigarren etapako esprinta. Azken metroetan eroriko handi bat izan da. Italiarrak irabazi gabeko sei hilabeteko bolada bukatu du.
Txirrindulariek 146 kilometroko etapa egin dute, Czestochowatik Dabrowa Girniczara. Caleb Ewan (Orica-Greed Edge) lurrera joan da, baita atzetik zetozen gainontzeko guztiak ere.
Marcel Kittelek (Giant-Alpecin) lehenengo postuan jarraitzen du.
2. ETAPAKO SAILKAPENAK