Kargatzen...
Itxi

Burgoseko Itzulia

Astanaren garaipen sendoak lidergoa eman dio Luis Leon Sanchezi

Agentziak | Erredakzioa

Nagusitasunez irabazi du Astanak Burgoseko Itzuliaren 2. etapa, taldekako erlojupekoa, Mikel Landa lurrera joan den arren. Luis Leon Sanchez da lider berria.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Astanak irabazi du Burgoseko Itzuliaren 2. etapa, 13 kilometroko taldekako erlojupekoa Burgosen. Hiriko gaztelua igo dute txirrindulariek. Luis Leon Sanchez (Astana) da lider berria.

Mikel Landa lurrera joan da, baina taldeak erlojuaren kontrako saio bikaina egin du. Aipatutako biez gain, Miguel Angel Lopez, Bahktiyar Kozhatayec, Davide Malacarne, Michele Scarponi, Rein Taaramae eta Alessandro Vanotti egon dira.

Caja Rural-Seguro RGAk emaitza bikaina izan du, Movistarren aurretik bigarren postua eskuratuta. Carlos Barbero lehen etapako liderra erori den arren azken bihurgunean, denbora ona lortu dute, baina lidergoa galdu dute.

2. ETAPAKO SAILKAPENAK

</p>

Albisteak (1)

Bideoak (2)