Eneco Tour
Johan Le Bon garaile bosgarren etapan; Kelderman, lider berria
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusiari dagokionez, aldaketak izan dira: Wilko Kelderman holandarra da orain lasterketako liderra.
Johan Le Bon frantziarrak (FDJ) irabazi du Eneco Tour lasterketako bosgarren etapa. Riemsten hasi eta Sittard-Geleenen amaitu da, 19,6 kilometro egin ostean.
Wilco Kelderman holandarra, berriz, sailkapeneko lider berria da, Jos Van Emdeni lehen postua kenduta.
Le Bon Dylan Van Baarle holandar iheskideari gailendu zaio helmugan. Magnus Cort Nielsen danimarkarra (Orica-Greenedge) hirugarren izan da.