Azken etapa
Bigarren urtez jarraian gailendu da Tim Wellens Eneco Tourrean
Agentziak | Erredakzioa
Belgikarrak 59 segundo atera dizkio sailkapen nagusian Van Avermaet herkideari, eta minutu eta 17 segundo Wilco Kelderman holandarrari.
Tim Wellens txirrindulari belgikarrak (Lotto Soudal) bigarren urtez jarraian irabazi du Eneco Tour lasterketa. Zazpigarren eta azken jardunaldian 193,8 kilometro egin dituzte, eta etapa garaipena Manuel Quinziato italiarrak (BMC) eraman du.
2014. urteko edizioan gertatu bezala, Wellens lider jarri da azken aurreko etapan, eta azkenekoan lidergo horri eustea lortu du
Quinziato lehertzear izan da helmugarako azken aldapan, baina barruak hustu ditu Björn Leukemans eta Yves Lampaert iheskideei hiru segundoko aldea ateratzeko. Biak atzean utzi ditu amaierarako hiru kilometroren faltan.
Quinziatok zorte ona du Eneco Tourrean, profesionaletan lortutako banakako garaipen bakarra lasterketa honetan bertan lortu baitzuen, orain de la bederatzi urte.
Wellensek sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu du; Greg Van Avermaet bigarren geratu da 59 segundora, eta Wilco Kelderman hirugarren, minutu eta 17 segundora.