Movistar Team
Izagirre anaiek eta Imanol Ervitik kontratuak luzatu dituzte
Agentziak | Erredakzioa
ETBk jakin duenez, Ion eta Gorka Izagirrek bi urte gehiago emango dituzte taldean. Erviti nafarrak, berriz, urtebetez luzatu du kontratua.
Ion eta Gorka Izagirre anaiek bi urtez luzatu dute Movistarrekin duten kontratua, ETBko kirol erredakzioak jakindakoaren arabera.
Ionek Espainiako txapelketa irabazi zuen iaz, eta horrez gain Poloniako Itzulian ere gailendu zen.
Gorkak, berriz, Ordiziako Klasikoa irabazi zuen eta bigarren egin zuen Espainiako Txapelketako erlojuaren kontrako proban.
Ervitik, beste urtebete
Imanol Erviti nafarrak ere bere kontratua luzatu du, baina urtebetez, Andrey Amadorrek, Adriano Malorik eta Jose eta Jesus Herradak bezalaxe.