Kargatzen...
Itxi

Fitxaketa

Carlos Betancur kolonbiarra, Movistarrera

Agentziak | Erredakzioa

Bi denboraldirako kontratua sinatu du. Movistarreko laugarren kolonbiarra izango da, Nario eta Dayer Quintana eta Winner Anaconarekin batera.

Carlos Betancur. Efe.

Movistar Team taldeak Carlos Betancur fitxatu du. Kolonbiarrak Paris-Niza irabazi zuen 2014an eta Italiako Giroko gazterik onena izan zen 2013an.

Betancurrek AG2R La Mondiale taldearekin zuen kontratua eten ostean sinatuko du Movistarrekin. Helburua, bere mailarik onena berreskuratzea da.

Bi denboraldirako kontratua sinatuko du, eta Movistarrek laugarren kolonbiarra izango da, Nario eta Dayer Quintana eta Winner Anaconarekin batera.

Betancurrena Movistarrek egin duen hirugarren fitxaketa da. Gaur egun, 25 txirrindulari ditu guztira: Betancurrez gain, Nelson Oliveira eta Jorge Arcas best bi fitxaketak, eta Andrey Amador, Imanol Erviti, José eta Jesús Herrada anaiak, Ion eta Gorka Izaguirre anaiak, Adriano Malori, Javi Moreno, Dayer Quintana, José Joaquín Rojas y Fran Ventoso, Nairo Quintana, Alejandro Valverde, Jasha Sütterlin, Alex Dowsett, Winner Anacona, Jonathan Castroviejo, Rubén Fernández, Juanjo Lobato, Rory Sutherland, Giovanni Visconti eta Marc Soler.


Albisteak (2)