Ziklokrosa
Aitor Hernandezek irabazi du Karrantzan, geldiezin
Agentziak | Erredakzioa
Specialized-Ermuako bizkaitarrak bosgarren garaipena eskuratu du, euskal eguteko nazioarteko proba bakarrean. Ruiz de Larrinaga laugarrena izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua) irabazi du XXIII. Karrantzako Nazioarteko Ziklokrosa. Denboraldiko bosgarren garaipena du. Espainiako txapeldunak Abadiñon ere irabazi zuen, asteburu honetan bertan, baita Orduñan, Medina de Pomarren eta Villarcayon ere.
Karrantzakoa euskal egutegiko hirugarren proba da, nazioarteko bakarra. Hernandezek puntuak eskuratu ditu proba garrantzitsuenetako irteeretan hobeto kokatuta egoteko.
Felipe Ortsek (Renault-Ginestar) eta Kevin Suarezek (Born) osatu dute podiuma; lehenengoa eta bigarrena izan dira 23 urtez azpikoetan, hurrenez hurren. Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk), bigarren Abadiñon, laugarren geratu da Karrantzan.
Lucia Gonzalez (Nesta-MMR-Lointek) izan da emakumeetan onena, Jofre Cullel (Megamo) junior kategorian eta Xabier Llamosas (Vicinay Cadenas-Lancor) eta Saioa Gil (Baque-Campos) kadeteetan.