Talde berria
Mikel Landa, motibatuta Giroan izango duen bere taldearen babesarekin
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulari euskalduna gogo handiarekin dago. SKY Team taldean korrituko du datorren denboraldian eta helburua Italiako Giroa irabaztea izango da.
SKY Team taldeko fitxaketa garrantzitsuena Mikel Landaren izan da. Murgiako txirrindulariak bere taldearen babesa eta laguntza izango du 2016ko Italiako Giroa irabazteko.
Cyclingnewsen agertzen den elkarrizketa batean 'pozik eta anbizio handiarekin' dagoela esan du Landak.
25 urte ditu arabarrak eta 2015ean hirugarren postua erdietsi zuen Giroan; Chris Froomen taldeak egin duen apustua ona izan dela erakusteko oso ondo prestatuko duela denboraldia adierazi du ere.