2016 denboraldia
Contadorrek Itzulian hartuko duela parte iragarri du
Erredakzioa | Agentziak
Pintoko txirrindulariak Frantziako Tourra du buruan eta horretarako bere egutegia zein izango den esan du dagoeneko.
Alberto Contadorren azken denboraldia izan daiteke 2016koa. Hori dela eta datorren denboraldiko egutegia ondo pentsatu du Frantziako Tourrean maila handia eman ahal izateko.
'Ehuneko ehuna eman nahi dut 2016ko Frantziako Tourrean eta horretarako ondo prestatuko dut nire gorputza. Gainera, Olinpiar Jokoan daude eta ondo egin nahi dut hor ere', esan du Contadorrek.
Beraz, Algarveko Itzulian hasiko du urtea, ondoren Pariz-Niza, Kataluniako Volta, Euskal Herriko Itzulia eta Dauphine korrituko ditu Tourra baino lehen.