Itxi

1. etapa

Murtziako Itzulia: Robert Hunter, aurreneko liderra

Erredakzioa

Garmin-Transitions taldeko hegoafrikarrak Graeme Brown australiarra eta Vicente Reynes espainiarra gainditu ditu esprintean. Armstrongek etapa lasaia izan zuen eta arazorik gabe heldu zen helmugara.

Hegoafrikako Robert Hunter txirrindulariak (Garmin-Transitions) irabazi du esprintean Murtziako Itzuliko lehen etapa (San Pedro del Pinatar-San Pedro del Pinatar artean, 166,5 kilometro). 4 ordu, 15 minutu eta 40 segundo egin ditu.

Etapak bigarren mailako hiru mendate izan ditu eta tropela bat eginda iritsi da helmugara. Hunterrek Graeme Brown australiarra (Rabobank) eta Vicente Reynes espainiarra (Columbia) gainditu ditu. Lance Armstrongek etapa lasaia izan zuen eta arazorik gabe heldu zen helmugara tropelarekin batera.

Lehen etapako sailkapena:

1. Robert Hunter (RSA-Garmin) 4:15:40.
.2. Graeme Brown (AUS-Rabobanh) d.b.
.3. Vicente Reynes (ESP-Columbia) d.b.
.4. Roger Kluge (GER-Milram) d.b.
.5. Daryl Impey (RSA-Radioshack) d.b.
.6. Krzystof Jezowsky (POL-Polsat) d.b.
.7. Michal Golas (POL-Vacansoleil) d.b.
.8. Rusell Downing (GBR-Sky) d.b.
.9. Daniel Schorn (AUT-Netapp) d.b.
10. Ian Wilkinson (GBR-Endura Racing) d.b.

Orokorra:

.1. Robert Hunter (RSA-Garmin) 4:15:40.
.2. Graeme Brown (AUS-Rabobanh) d.b.
.3. Vicente Reynes (ESP-Columbia) d.b.
.4. Roger Kluge (GER-Milram) d.b.
.5. Daryl Impey (RSA-Radioshack) d.b.
.6. Krzystof Jezowsky (POL-Polsat) d.b.
.7. Michal Golas (POL-Vacansoleil) d.b.
.8. Rusell Downing (GBR-Sky) d.b.
.9. Daniel Schorn (AUT-Netapp) d.b.
10. Ian Wilkinson (GBR-Endura Racing) d.b.



Albisteak (1)