Itxi

1. etapa

Paris Niza: Zeelanda Berriko Hendersonek irabazi du

Erredakzioa

Lampreko Grega Bole esprintean gainditu du 4h.22.17ko denborarekin. Lars Boomek lidergoari eutsi dio.

Sky taldeko Gregory Hendersonek irabazi du Paris-Nizako bigarren etapa (201, 5 kilometro Saint Arnoult en Yvelines eta Contres artean). Holandako Lars Boomek lidergoari eutsi dio.

Lampreko Grega Bole esprintean gainditu du Zeelanda Berrikoak 4h.22.17ko denborarekin. 17 segundora lehen taldea heldu da Alejandro Valverde (Caisse D''Epargne) bosgarren postuan zela. Alberto Contadorrek erorikoa izan du helmugara heltzeko lau kilometroren faltan, baina tropelari eustea lortu du.

Sailkapen nagusian, 5 segundoko aldea du Boomek Jens Voigt alemaniarrarekin eta 13 David Millarrekin.&' || 'nbsp; Asteartean bigarren etapa korrituko da Contres eta Limoges artean, 2010 kilometro. Laua eta esprinterrentzako egokia.

Albisteak (2)