San Luiseko Tourra, 2. etapa
Gaviria, garaile Villa Mercedesen eta lider berria
Agentziak | Erredakzioa
Fernando Gaviria (Etixx Quick Step) nagusitu da San Luiseko Tourraren bigarren etapan. Esprintean Peter Sagan (bigarren) eta Elia viviani (hirugarren) gainditu ditu.
Fernando Gaviria, Etixx Quick Step taldeko txirrindulariak irabazi du San Luiseko Tourreko bigarren etapa. Villa Mercedesen (Argentina) amaitu da 181,9 kilometroko etapa eta iaz ere Villa Mercedesen garaipena lortuzuen Gaviriak. Etapa hau irabazita, sailkapen nagusiko lider berria da.
Kolonbiarra esprintean nagusitu da bigarren izan den Peter Sagan (Tinkoff) eta hirugarren amaitu duen Elia Viviani (Italiako Selekzioa) esprinter handiak baino azkarragoa izanda. Gaviria, hortaz, sailkapen nagusiko liderra da; taldekide dituen Maximiliano Richeze eta Lukasz Wisniowski dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
Etapako sailkapena:
.1. Fernando Gaviria (COL/Etixx) 4.23.54
.2. Peter Sagan (SVK/Tinkoff) d.b.
.3. Elia Viviani (ITA/ITA) d.b.
.4. Eduard Grosu (Nippo/RUM) d.b.
.5. Lucas Haedo (ARG/Jamis) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Fernando Gaviria (COL) Etixx 4:47:37
.2. Max Richeze (ARG) Etixx + 10
.3. Rodrigo Contreras (COL/Etixx) + 10
.4. Lukasz Wisniowski (POL) Etixx + 10
.5. Dayer Quintana (COL) Movistar + 18
vistar + 18