Mallorcako Itzulia
Ostegunean hasiko da denboraldiko lehen lasterketa Europan
Agentziak | Erredakzioa
Lau jardunaldi jokatuko dira Mallorcan ostegunetik igandera bitartean. Imanol Erviti eta Gorka Izagirre txirrindulariek lasterketa honetan hartuko dute parte.
2016ko denboraldia hasi da jada, baina oraindik ez da lasterketarik Europan jokatu. Ostegunean izango de lehengoa, Mallorcan, Challengearen 25. edizioarekin.
Alejandro Valverde (Movistar) 2015eko UCI World Tourreko irabazlea bertan izango da eta berarekin batera San Luiseko Tourrean izandako hainbat gizon, esaterako, Dayer Quintana, Andrey Amador, Alex Dowsett, Imanol Erviti, Jose Herrada, Gorka Izagirre, Javi Moreno, Giovanni Visconti...
Proban Espainiako pistako selekzioa izango da ere: Julio Alberto Amores, Salvador Cañellas, Vicente García de Mateos, Ion Irisarri, Marcos Jurado, Enric Mas, Sebastiá Mora, Adrián Moreno, Oscar Pelegrí, Eloy Teruel, Albert Torres, Daniel Viejo ets Illart Zuazubiskar,.
ETAPAK
Felanitx-Ses Salines-Campos-Porreres (176,8 km)
Pollença-Andratx (153 kms)
Serra de Tramuntana-Sóller-Deià (143,9 kms)
Playa de Palma (161,5 kms)