Hirugarren etapa
Cancellarak Mallorcako Challengeko proba erregina irabazi du
Agentziak | Erredakzioa
Suitzarrak Serra de Tramuntana Garaikurra eskuratu du, Michal Kwiatkowski eta Tiesj Benooten aurretik.
Fabian Cancellara txirrindulari suitzarrak (Trek-Segafredo taldekoa da) Mallorcako XXV. Challengeko proba erregina irabazi du, alegia, Serra de Tramuntana Garaikurra. Sollerretik abiatu eta Deian amaitu da lasterketa, eta Cancellarak 3 ordu, 41 minutu eta 48 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Hortaz, bizitza profesionaleko bere azken urteko lehen garaipena erdietsi du.
Cancellarak erritmo bizia jarri du, eta hala lortu du garaipena. Proba honetan bertan, Alejandro Valverdek irabazi zuen, baina aurten Movistarreko txirrindulariak bosgarren postua besterik ezin izan du erdietsi.
Team Skyko txirrindularien lana gainditu behar izan du Cancellarak. Michal Kwiatkowski izan da arerio nagusiena, eta, azkenean, bigarren egin du azken horrek.
Lotto Saudaleko Tiesj Benoot izan da hirugarrena, eta Ettix-QuickStepeko Gianluca Brambilla italiarrak eskuratu du laugarren postua, ostiralean bigarren proba irabazi ostean.
Mallorcako Challenge hau igandean amaituko da; izan ere, Playa de Palma-Palma Garaikurra jokatuko dute (161,5 kilometrokoa).
Serra de Tramuntana Garaikurreko sailkapena
1. Fabian Cancellara (SUI-Trek-Segafredo) 3:41:48
2. Michal Kwiatkowski (POL-Sky) a 17
3. Tiesj Benoot (BEL-Lotto Soudal) m.t.
4. Gianluca Brambilla (ITA-Etixx-QuickStep) m.t.
5. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) m.t.
6. Merhawi Kudus (ERI-Dimension Data) m.t
7. Maxime Bouet (FRA-Etixx-QuickStep m.t.
8. Serge Pauwels (BEL-Dimension Data) m.t
9. Paul Voss (GER-Bora-Argon 18) m.t.
10. Tim Wellens (BEL-Lotto Soudal) m.t.