Valentiako Itzulia, 2. etapa
Daniel Martinek irabazi du Fredeko gainean
eitb.eus
Azken kilometroetan erasoa jo, eta nahikoa izan du garaipena erdiesteko. Lidergosn Poelsek jarraitzen du.
Valentziako Erkidegoko Itzuliko bigarren etapa jokatu da Castello eta Fredes artean. 163 kilometro buru dituzte txirrindulariek eta garaipena Daniel Martinek eraman du azken aldapetan erasoa jo eta gero.
Jardunaldian bost gizon izan dira protagonista, tartean Euskadi Muriaseko Aritz Bagues, ihesaldiko gainerako lagunak Pablo Torres (BUR), Vorobyeb (KAT), Burchio (GME) eta Chinelo (ARE) izan dira. Bost minutuko aldea izatera heldu dira, baina tropelak kontrolpean zuen ihesaldian mementuoro eta azken kilometroetan harrapatu ditu Fredeseko aldapetan hain zuzen ere. Bertan, Herradak jo du erasoa, besteak beste, baina indartsuetan aurrera egin Daniel Martion izan da.
Berak eraman du garaipena, baina lidergoa Poelsek mantentzen du. Onenen artean bi euskaldun izan dira, Skyko Beñat Intxausti eta Movistarreko Ion Izagirre.
"600">