Itxi

Dubaiko Tourra, 3. etapa

Juan Jose Lobatok ezustekoa eman du Hattan; Nizzolo, lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Larunbatean laugarren eta azken etapa lehiatuko dute, 132 kilometrokoa, Dubain hasi eta Dubain bertan amaituko dena.

Juanjo Lobato. Argazkia: Efe.

Juan Jose Lobatok (Movistar) ezustean harrapatu ditu aurkariak eta garaipena lortu du Dubaiko Tourreko hirugarren etapan. 172 kilometroko ibilbidea egin dute. Lobatok bi segundora du lasterketako lider berria, Giacomo Nizzolo italiarra (Trek).

Lobatok amaiera ona eman dio bere taldeak egindako lanari. Helmugatik hurbil, 195 metroko eta % 19ko aldapa aprobetxatu du eta bi segundoko aldea atera dio Nizzolori.

Hirugarren postuan BMCko Silvan Dillier sartu da, eta berarekin batera, taldetxo bat: Fabian Cancellara, Phillipe Gilbert eta Marcel Kittel, besteak beste. Gorka Izagirre zazpigarren iritsi da.

Larunbatean laugarren eta azken etapa lehiatuko dute, 132 kilometrokoa, Dubain hasi eta Dubain bertan amaituko dena.


Albisteak (2)