Valentziako Volta 3. etapa
Groenewegenek irabazi du Alzirako esprintean
Agentziak | Erredakzioa
Holandarrak ezustean harrapatu ditu Nacer Bouhanni frantziarra (Cofidis) eta Alexander Porsev errusiarra (Katusha).
Dylan Groenewegenek (Lotto) irabazi du Valentziako Voltako hirugarren etapa, esprintean, 4:04:12ko denbora eginda.
Txirrindulariek 173,5 kilometroko ibilbidea egin dure Sagunto eta Alzira artean, eta eguneko ihesaldian Jorge Cubero (Burgos), Garikoitz Bravo (Euskadi), Antonio Molina (Caja Rural), Enrinco Barbin italiarra (Bardiani) Nikolay Mihaylov bulgariarra (CCC) eta Rusvelo Artern Ovechkin eta Roman Maikin errusiarrak izan dira.
Iheslarien abentura helmugarako 10 kilometrora amaitu da, eta irabazlea, aurreikusi bezala, esprintean erabaki da. Groenewegen ezustean gailendu zaie Nacer Bouhanni frantziarrari (Cofidis) eta Alexander Porsev errusiarrari (Katusha). Wouter Poels holandarrak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.