2. etapa
Kataluniako Volta: Cavendish nagusitu da Banyoleseko esprintean
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Euskateleko J. Castroviejo eguneko ihesaldian egon da Peter Stetinarekin batera. Helmugarako hamar kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Aitor Galdosek (Euskaltel) hirugarren bukatu du.
Columbia taldeko Mark Cavendish britainarrak irabazi du Kataluniako Voltako bigarren etapa. Salt eta Banyoles artean burutu den etapa honek 182,6 kilometro izan ditu.
Peter Stetinak (Milram) eta Euskal-Euskadiko Jonathan Castroviejo bizkaitarrak burutu dute eguneko ihesaldia, baina tropelak harrapatu egin ditu helmugarako hamar kilometro falta zirenean.
Etapako irabazlea esprintean erabaki da eta bertan, Mark Cavendish nagusitu da bigarren izan den Juan Jose Haedoren (Saxo Bank) eta hirugarren izan den Aitor&' || 'nbsp;Galdosen (Euskaltel-Euskadi) aurretik. Paul Vossek jarraitzen du lidergoan.
Bigarren etapako sailkapena:
.1. Mark Cavendish (GBR/Team HTC-Columbia) 4:15:46.
.2. Juan Jose Haedo (ARG/Team Saxo Bank) d.b.
.3. Aitor Galdos (EUS/EUSKALTEL-EUSKADI) d.b.
.4. Samuel Dumoulin (FRA/Cofidis) d.b.
.5. Michel Kreder (HOL/Garmin-Transitions) d.b.
.6. Manuel Cardoso (POR/Footon-Servetto-Fuji) d.b.
.7. Kristijan Koren (ESL/Liquigas) d.b.
.8. Nicolas Roche (IRL/AG2R) d.b.
.9. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Transitions) d.b.
10. Daniel Moreno (ESP/Omega Pharma-Lotto) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Paul Voss (ALE/Team Milram) 4:20:43.
.2. Levi Leipheimer (USA/RadioShack) + 1.
.3. Andreas Kloeden (ALE/RadioShack) + 2.
.4. Dominik Nerz (ALE/Team Milram) + 4.
.5. Jan Bakelants (BEL/Omega Pharma-Lotto) d.b.
.6. Davide Malacarne (ITA/Quick Step) d.b.
.7. Mark Cavendish (GBR/Team HTC-Columbia) d.b.
.8. Craig Lewis (USA/Team HTC-Columbia) + 5.
.9. Nicolas Roche (IRL/AG2R) + 6.
10. Kristijan Koren (ESL/Liquigas) d.b.