Itxi

3. etapa

Kataluniako Volta: Tondorentzat etapa eta Rodriguez, lider berria

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Cervelo taldeko txirrindularia Joaquim Rodriguezekin iritsi da ihes eginda eta etapa garaipena lortu du. Luis Leon Sanchez iritsi da hirugarren postuan.

Cervelo taldeko Xavier Tondok irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa. La Vall d''En Bas (Sant Esteve d''en Bas) eta La Seu d''Urgell artean burutu da 185,9 kilometroko etapa hau.

Lau mendate egon dira etapa honetan. Maila bereziko bat (Alt de Pedraforca) eta bigarren mailako hiru (Alt de la Trona, Alt de Sant Jaume de Frontanya eta Alt de la Josa del Cadi). Etapa hasieratik egon dira ihesaldi sahiakerak eta horietako baten egon dira Txente Garcia eta Sesma (Euskaltel-Euskadi) euskaldunak. Baina tropelak ez zien aurrera egiten utzi. Kilometro batzuk beranduago, 132 kilometroan ihes egin zuten Xavier Tondo (Cervelo) eta Joaquim Rodriguez (Katusha) izan ziren. Beraiekin Ptreiro ere izan zen kilometro batzutan zehar, baina atzean geratu zen.

Tondo eta Rodriguez ihes eginda iritsi ziren helmugara eta Tondok eraman zuen etapa. Bigarren postua ‘Purito’ Rodriguezentzat izan zen eta lid¡gergoa ere eskuratu zuen Katushako txirrindulariak. Hirugarren postua Luis Leon Sanchezentzat izan zen irabazlearengandik 48 segundora iritsi ondoren.

Sailkapen nagusian Joaquim Rodriguez da liderra. Bigarren postuan dago Xavier Tondo 10 segundora eta hirugarren postua Luis Leon Sanchezentzat da liderrarengandik 48 segundora.

3. etapako sailkapena:

.1. XAVIER TONDO (ESP/Cervélo) 4:43:23.
.2. JOAQUIM RODRIGUEZ (ESP/Katusha) d.b.
.3. LUIS LEON SANCHEZ (ESP/Caisse d''Epargne) + 48.
.4. Sandy Casar (FRA/Franaise des Jeux) + 1:20.
.5. Michel Kreder (HOL/Garmin-Transitions) d.b.
.6. Nicolas Roche (IRL/AG2R) d.b.
.7. Pieter Weening (HOL/Rabobank) d.b.
.8. Aitor Pérez (EUS/Footon-Servetto-Fuji) d.b.
.9. Paolo Tiralongo (ITA/Astana) d.b.
10. Rein Taaramae (EST/Cofidis) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. JOAQUIM RODRIGUEZ (ESP/Katusha) 9:04:12.
.2. XAVIER TONDO (ESP/Cervélo) + 10.
.3. LUIS LEON SNCHEZ (ESP/Caisse d''Epargne) + 48.
4. Nicolas Roche (IRL/AG2R) + 1:20.
.5. Kristjan Koren (ESL/Liquigas) d.b.
.6. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin-Transitions) d.b.
.7. Rein Taaramae (EST/Cofidis) d.b.
.8. Roman Kreuziger (CHE/Liquigas) + 1:22.
.9. Michel Kreder (HOL/Garmin-Transitions) + 1:24.
10. Oscar Pereiro (ESP/Astana) d.b.


Albisteak (2)