Itxi

Andaluziako Itzulia, 3. etapa

Gatto italiarrarentzat etapa; Ben Swift da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Gatto azkarrena izan da Paduleko helmugan 30 bat txirrindularik jokatutako esprintean.

Oscar Gatto, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

Oscar Gatto Tinkov taldeko italiarra gailendu da Andaluziako Itzuliko hirugarren etapan. Monachilen hasi eta El Padulen amaitu dute eguneko ibilbidea.

Gattok 30 bat lagunek jokatutako esprinta irabazi du, eta sailkapen nagusian lider berria dago, Ben Switf (Team Sky) britainiarra.Hiru egunetan hiru irabazle eta hiru lider ezberdin izan dira.

Larunbatean laugarren etapa lehiatuko dute, 21 kilometroko erlojuaren kontrakoa, Alhaurin de la Torren. Sailkapen nagusiari begira, alde handiak egotea espero da.


Albisteak (3)