Itxi

E3 Harelbeke klasikoa

Kwiatkowski Sagani gailendu zaio, munduko txapeldunen arteko lehian

Agentziak | Erredakzioa

Ian Stannard britainiarra hirugarren izan da, eta Fabian Cancellara, laugarren.

Michal Kwiatkowski. Argazkia: Efe.

Michal Kwiatkowski poloniarra (Sky) Peter Sagan eslovakiarrari (Tinkoff) gailendu zaio E3 Harelbeke klasikoan. Munduko bi txapeldunak bakarrik geratu dira azken 30 kilometroetan.

Helmuga 250 metrora izan dutenean, eta tropel nagusia 10 segundora, Kwiatkowski erasoa jo du, eta Sagan erantzuten saiatu den arren, atzean geratu da eta garaipena Kwiatkowskik eraman du, 4 ordu, 55 minutu eta 18 segundoko denbora eginda. Sagan hiru segundora sartu da.

Ian Stannard hirugarren sartu da, eta Fabian Cancellara, laugarren.


Albisteak (3)