Itxi

Erabateko nagusitasuna

Paris-Roubaix: Arte-lana egin du Cancellarak harbidean

Erredakzioa

Saxo Bankeko txirrindulari suitzarrak erakustaldi ikaragarria eskaini du "Iparraldeko infernuan" eta Paris-Roubaix klasika bigarrenez irabazi du.

Fabian&' || 'nbsp;Cancellara Saxo&' || 'nbsp;Bankeko suitzarrak indar erakustaldi bikaina eman du bere kirol-ibilbidean bigarrenez Paris-Roubaix irabazteko. "Iparraldeko infernuaren" 108. ekitaldian erabateko nagusitasuna erakutsi du Cancellarak.

Cancellarak 2006an lortutako garaipena errepikatu du. Bigarren Thor Hushovd norvegiarra izan da, bigarren posturako esprintean Juan Antonio Flecha gaindituta.

Flandriako Itzulia irabazi ondoren, suitzarrak indar erakustaldia eman du oraingo honetan ere, eta azken bi kilometroak indarrak gordetzen eta garaipena ospatzen egin ditu.

''Espartaco'' Cancellarak, indar erakustaldia eman du, eta taldetik ihes egin du helmugarako 50 kilometro falta zirenean eta lortutako errenta maisuki kudeatu du harbideetan zehar –27 tarte eta guztira 52 kilometro harbidean-.

Tom Boonenek (Quick Step) ezin izan du bere laugarren garaipena lortu eta Roger de Vlaeminck herrikidearen marka berdindu.

Sailkapena:

.1. Fabian Cancellara (SUI/Saxo Bank) 6h.35:10
.2. Thor Hushovd (NOR/Cervelo) + 2:00
.3. Juan Antonio Flecha (ESP/Sky) d.b..
.4. Roger Hammond (GBR/Cervelo) + 3:14
.5. Tom Boonen (BEL/Quick Step) d.b..
.6. Bjorn Leukemans (HOL/Vacansoleil) + 3:20
.7. Filippo Pozzato (ITA/Katusha) + 3:46
.8. Leif Hoste (BEL/Omega Pharma) + 5:16
.9. Sébastien Hinault (FRA/AG2R) + 6:27
10. Hayden Roulston (AUS/HTC-Columbia) + 6:59
-------
51. Markel Irizar (EUS/Radioshack) + 12:47
59. Iñaki Isasi (EUS/Euskaltel Euskadi) + 14:32.