Lizarran
Ion Izagirrek (Movistar) irabazi du Miguel Indurain saria
Agentziak | Erredakzioa
Gipuzkoarra Puyko Basilikan kokatutako helmugan gailendu da, Sergio Henaoren aurretik, 191 kilometroko ibilbidea bete ostean.
Ion Izagirrek lortu du garaipena Miguel Indurain sariaren 18. edizioan. Movistarreko txirrindularia Sergio Luis Henao iheskideari gailendu zaio Puyko helmugan, Nafarroan.
Guztira, 191 kilometroko ibilbidea egin dute. Izagirreren atzetik Sergio Henao kolonbiarra sartu da, eta ondoren, Moreno Moser, 14 segundora.
Miguel Indurain sariak goi-mailako partaidetza izan du, Euskal Herriko Itzuliaren atarian. Lizarrako Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Nafarroan profesionalentzat dagoen lasterketa bakarra da.