100. edizioa
Saganek irabazi du Flandriako Tourra
Erredakzioa
Peter Saganek bakarrean egin ditu azken 13 kilometroak aurkari guztiak atzean utzita eta garaipena eskuratu du. Cancellara izan da bigarren eta Vanmarcke, hirugarren. Erviti zazpigarren izan da.
Peter Saganek (Tinkoff) irabazi du Flandriako Tourreko 100. edizioa. Brujas eta Oudenaarde artean egin da lasterketa eta 255 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek.
Gent-Wevelgem klasikoa irabazi zuen Saganek iragan igandean eta igande honetan Flandriako Tourra irabazi du, erakustaldia emanda. Patenbergen erasoa jo eta pixkanaka aurkariak atzean uzten joan da. Azken 13 kilometroak bakarrean egin ditu, eta garaipena eskuratu du. Fabian Cancellara (Trek) izan da bigarren eta Sep Vanmarcke (Lotto Jumbo), hirugarren.
Imanol Erviti (Movistar) euskal txirrindulariak lasterketa oso ona egin du, eta zazpigarren postuan bukatu du proba.
Sailkapena:
1. Peter Sagan (Slovakia / Tinkoff) 6:10:42"
2. Fabian Cancellara (Switzerland / Trek) +25"
3. Sep Vanmarcke (Belgium / LottoNL) +27"
4. Alexander Kristoff (Norway / Katusha) +48"
5. Luke Rowe (Britain / Team Sky)
6. Dylan van Baarle (Netherlands / Cannondale)
7. Imanol Erviti (Movistar)
8. Zdenek Stybar (Czech Republic / Etixx - Quick-Step)
9. Dimitri Claeys (Belgium / Wanty)
10. Niki Terpstra (Netherlands / Etixx - Quick-Step)
x - Quick-Step)