Itxi

36 urterekin

Michael Rogersek erretiroa hartuko du bihotzeko arazoen ondorioz

A.B.

Tinkoff taldeko txirrindulari australiarrak bihotzeko arritmia du, eta bere kirol ibilbide profesionalari agur esango diola iragarri du.

Michael Rogers Giroko etapa garaipen bat ospatzen. Argazkia: EFE

Michael Rogers Tinkoff taldeko txirrindulari australiarrak astelehen honetan iragarri du erretiroa hartuko duela. Rogersek bihotzeko arritmia du, eta agur esan dio bere kirol ibilbdeari, 36 urterekin. Bere twitterreko kontuan iragarri du albistea eta eskutitz hunkigarri baten bitartez esan dio agur txirrindularitza profesionalari.

Denboraldi amaieran txirrindularitza profesionalari agur esatea aurreikusita zuen Michael Rogersek, baina bihotzeko arritmia dela medio, erabakia aurretu behar izan du australiarrak. Rogers hiru aldiz munduko txapeldna izan da erlojupekoan (2003, 2004. eta 2005. urteetan). 2014. urtean bi etapa garaipen lortu zituen Italiako Giroan, baita etapa garaipen bat Frantziako Tourrean.

Quick-Step, T-Mobile, High Road-Columbia HTC, Sky eta Tinkoff taldeetan ibili da Michael Rogers eta guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie txirrindularitzari agur esateko idatzi duen eskutitzean.

t='utf-8'>t='utf-8'>

Albisteak (3)