Turkiako Itzulia, 6. etapa
Pello Bilbaok lidergoa galdu du Turkiako Itzulian
Agentziak | Erredakzioa
Gernikako txirrindularia sailkapen nagusiko liderra izan da bigarren etapatik, eta gaurkoan hiru minutu galdu ditu gaua gaixorik pasa ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jaime Rosón (Caja Rural-Seguros RGA) txirrindulariak garaipena lortu du Turkiako Itzuliko seigarren etapan, eta Pello Bilbao taldekideak lidergoa galdu du. Caja Ruraleko beste txirrindulari bat dago orain sailkapen nagusiko lehen postua: Jose Gonçalves.
Txirrindulariek 116,9 kilometroko ibilbidea egin dute Kumluca eta Elmali artean, azkeneko bederatziak aldapan gora. Rosconek bi segundo atera dizkio helmugan Przemyslaw Niemiec poloniarrari.
Gonçalvezek seigarren egin du etapan, Rosonek baino 30 segundo gehiago erabilita. Bukaerarako bi etaparen faltan, 18 segundoko aldea dauka David Arroyo taldekidearekin.
Pello Bilbao orain arteko liderrak hiru minutu galdu ditu, gaua gaixorik pasa ostean. Bizkaitarra lider izan da bigarren etapatik.