Romandiako Tourra, 4. etapa
Froomek irabazi du etapa, Ion Izagirreren aurretik
Agentziak | Erredakzioa
Britainiarra nagusi izan da laugarren etapan. Nairo Quintanak lider jarraitzen du sailkapen nagusian eta Izagirre hirugarren postura igo da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chris Froome britainiarrak irabazi du Romandiako Tourreko 4. etapa, edizio honetako nagusia. Txirrindulariek 172,7 kilometro egin dituzte Conthey eta Villars-sur-Ollon artean. Nairo Quintanak lider jarraitzen du.
Froome izan da eguneko ihesaldiko protagonista. Sky taldeko txirrindulariak ez du zereginik sailkapen nagusiari begira, 17 minutu baino gehiago dituelako galduta Nairo Quintana liderrarekin.
Kolonbiarrak bosgarren egin du gaur, Froomengandik lau segundora. Ion Izagirre bigarren sartu da helmugan, eta sailkapen nagusian postu bat igo da, hirugarreneraino.