Itxi

Mountain Bike: Lejarreta eta Orbea munduko kopan

K.I.

Erredakzioa

Txapelketa, Ingalaterran hasiko da zirkuitu tekniko eta gora-beheratsu batean.

Datorren igandean burutuko da mendiko bizikletako Munduko Kopako lehen proba. Orbea taldearentzat hitzordu garrantzitsua, tartean Iñaki Lejarreta.

Munduko Kopa honi begira, munduko txirrindulari onentsuenetakoak bildu ziren pasa den asteburuan Bundesligako lasterketan, Alemanian. Münsingen herrian egindako lasterketan Iñaki Lejarreta bigarren postuan sailkatu zen, eta Julien Absalon hirugarren. Ondorioz, podiumeko bi postu bete zituen Orbeak. Ruben Ruzafa laugarren sailkatu zen. Garaipena, Ralph Naef suitzarrak lortu zuen.

Ingalaterran hasiko da Munduko Kopa, Yorkshire konterrian, Dalby Forest-en. Zirkuitoa oso teknikoa da, estua, harri eta sustrai ugarirekin. Bertan egongo dira Lejarreta, Absalon, eta Ruzafa.

Lehiaketa honek sei proba izango ditu, lehenengo bostak Europan, eta azkenekoa, abuztuaren amaieran, Estatu Batuetan.