Itxi

2. etapa

Trentinoko giroa: Ricco azkarrena izan da

Erredakzioa

Flaminia taldeko italiarrak, bigarren etapa, Vinokouroven eta Ivan Bassoren aurretik eraman du.

Ricardo Ricco (Flaminia) italiarrak irabazi du Trentinko giroko bigarren etapa, Dro eta San Martino di Castrozza herrien artean eman dena. 172,5 kilometroko ibilbidean, Vinoukourovek, gaurkoan bigarren sailkatuak, lideraren mailota mantendu du.

Riccok 4 h.47.59ko denbora behar izan du etapa irabazteko eta helmugan Vinokourov (Astana), eta Ivan Bassoren (Liquigas) aurretik sartzea lortu du. Laugarren postuan Jose Rodolfo Serpa (Androni) kolombiarra gelditu da.

Bihar, hirugarren etapa izango da, Fiera di Primiero eta Trento hirien artean eta 164 kilometro izango dituena.

Etapa 2:

1. Ricardo Riccó (Flaminia) 4h:47:59
2. Alexandre Vinokourov (Astana) d.b
3. Ivan Basso (Liquigas) d.b
4. Jose Serpa (Androni) d.b
5. Domenico Pozzovivo (Colnago-CSF Inox)&' || 'nbsp; d.b
6. Sergio Pardilla (Carmiooro) d.b
7. Michele Scarponi (Androni) d.b
8. Tadej Valjavec (Ag2R) d.b
9. Thomas Frei (BMC) d.b
10. Robert Kiserlovski (Liquigas) d.b

Albisteak (1)