3. etapa
Trentinoko Giroa: Bertolinik ezustean harrapatu ditu esprinterrak
Erredakzioa
Alexandre Vinokourovek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan eta 26 segundoko aldea du bigarren sailkatua den Ricardo Riccorekiko.
Alessandro Bertolinik (Andrioni Giocattoli) irabazi du Trentinoko Giroko hirugarren etapa esprinterrak ezustean harrapatuz. Alexandre Vinoukurovek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.
Bertolinik 38 urte ditu eta lehen postuan gurutzatu zuen Trenton kokatuta zegoen helmuga Fiero di Primero herrian hasi zen 164 kilometroko etapa 4:02:06ko denboran burutru ondoren. Bi segundora iritsi zen gaurko etapa irabazteko faboritoa zen Alessandro Pettachi (Lampre).
Sailkapen nagusian Vinokourov da liderra eta 26 segundoko aldea du bigarren sailkatua den Ricardo Riccorekiko (lampre). Hirugarren postuan dago Michele Scarponi (Androni) liderrarekiko 29 segundora eta laugarren postua Ivan Bassorentzat da Vinokourovekiko 37 segundora. Ostiralean lehiatuko dira txirrindulari hauek azken garaipena lortzeko asmoz.
Ostiral honetan azken etapa burutuko da Arco eta Alpe di Pampeago artean (174 kilometro).
Hirugarren etapako sailkapena:
.1. Alessandro Bertolini (ITA) Androni 4:02.06
.2. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre + 2
.3. Roberto Ferrari (ITA) Der de Rosa d.b.
.4. Mirco Lorenzetto (ITA) Lampre d.b.
.5. Simon Clarke (AUS) ISD-NERI d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Alexandre Vinokourov (KAZ) Astana 9.05.06
.2. Ricardo Ricco (ITA) Ceramica F. + 26
.3. Michele Scarponi (ITA) Androni + 29
.4. Ivan Basso (ITA) Liquigas-Doimo + 37
.5. Jose Rodolfo Serpa (COL) Androni + 38.