Asteartetik aurrera
Romandiako Itzulia: Valverde, Basso eta Menchov, faborito nagusiak
Erredakzioa
Guztira, 654 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek probak dituen sei jardunalditan.
Alejandro Valverde espainiarra, Denis Menchov errusiarra eta Ivan Basso italiarra dira asteartik igandera arte jokatuko den Romandiako Itzulia irabazteko faborito nagusiak. Etapak bost izango dira eta guztira, 654 kilometro.
Hirugarren etapa 23 kilometroko erlojupekoa korritu beharko du tropelak eta jardunaldi zirraragarriena bosgarrena izango da. Etapak Sionen izango du irteera era helmuga eta txirrindulariek lehen mailako hiru mendate gainditu beharko dituzte.