Atarikoa
Romandiako Tourra: Pinotti, aurreneko liderra
Erredakzioa
Italiarrak atariko erlojupeko laburra irabazi du eta liderraren lehenengo elastikoa jantzi du.
Columbia taldeko Marco Pinotti italiarrak hartu du Romandiako Tourreko aurreneko liderraren elastikoa, 4,3 kilometroko atariko erlojupekoa irabazita.
Pinottik 5:17ko marka egin du. Bigarren Lampre taldeko Peter Sagan eslovakiarra izan da. Iazko irabazlea, Roman Kreuziger (Liquigas), zortzigarren izan da irabazlearengandik sei segundora.
Bihar, lehenengo etapa, Porrentruy eta Fleurier arteko 175,6 kilometroko saioa.