Itxi

2. etapa

Romandiako Tourra: Mark Cavendishek erraz irabazi du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Columbia taldeko txirrindulari britainiarra izan da indartsuena esprintean. Koldo Fernandez de Larreak seigarren postuan bukatu du etapa. Peter Saganek lidergoa mantendu du.

Mark Cavendish (Team HTC-Columbia) erraz nagusitu da Romandiako Tourreko bigarren etapan. Fribourgen hasi eta bukatu da 171,8 kilometroko etapa hau. Peter Saganek liderraren elastikoa mantendu du.

Mikhail Ignatiev (Katusha), Denis Van Winden (Rabobank), Alan Perez (Euskaltel-Euskadi) eta Chad Beyer (BMC) txirrindulariek osatu zuten eguneko ihesaldia eta hainbat kilometroan zehar izan ziren lasterketa buruan bost minutuko abantailak ere izanik. Helmugarako 35 kilometro falta zirenean Alan Perez eta Ignatiev bakarrik geratu dira lasterketa buruan, baina helmugarako 30 kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak. Ondoren, ihesaldi saiakerak egon dira, baina tropelak kontrolpean zeukan egoera. Azkenean esprintean erabaki da etapa eta erraz nagusitu da Mark Cavendish. Danilo Hondo (Lampre) izan zen bigarren eta Robert Hunter (Garmin-Transitions) hirugarren. Koldo Fernandez de Larreak (Euskaltel-Euskadi) seigarren postuan bukatu du etapa.

Bigarren etapako sailkapena:

1. Mark Cavendish (Team HTC-Columbia) 4:28:59
2. Danilo Hondo (Lampre) d.b.
3. Robert Hunter (Garmin-Transitions) d.b.
4. Lucas Sebastián Haedo (Team Saxo Bank) d.b.
5. Peter Sagan (Liquigas) d.b.
6. Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel-Euskadi) d.b.
7. Danilo Wyss (Cervelo) d.b.
8. Ben Swift (Team Sky) d.b.
9. Nicola Roche (AG2R) d.b.
10. David Loosli (Lampre) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Peter Sagan (Liquigas)
2. Marco Pinotti (Team HTC-Columbia) + 9
3. Jeremy Roy (Française des Jeux) d.b.
4. Danilo Hondo (Lampre) + 11
5. Michael Rogers (Team HTC-Columbia) + 12
6. Christophe Moreau (Caisse d''Epargne) + 14
7. Francesco Gavazzi (Lampre) + 15
8. Roman Kreuziger (Liquigas) d.b.
9. Rubén Plaza (Caisse d''Epargne) d.b.
10. Haimar Zubeldia (Team RadioShack) d.b.

Albisteak (2)