Itxi

3. etapa (Lehen sektorea)

Asturiasko Itzulia: Joaquin Sobrinok irabazi du lehen sektorea

Erredakzioa

Esprintean Javi Moreno gainditu du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Angel Viciosok jarraitzen du lidergoan.

Joaquin Sobrino (Espainiako Selekzioa) irabazi du Asturiasko Itzuliko hirugarren etapako lehen sektorea. Etapak 88 kilometro izan ditu Xixon eta Aviles artean.

Txirrindulari asturiarrak Andalucia-Cajasurreko Javi Moreno gainditu zuen esprintean. Tropelak hiru txirrindularik osatutako ihesaldia behera bota zuen helmugarako bi kilometro falta zirenean.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik eta Angel Viciosok jarraitzen du lidergoan. Hirugarren etapako bigarren sektorea gaur arrtsaldean burutuko da Castrillon herrian.

Hirugarren etapako sailkapena (Lehen sektorea):

1. Joaquín Sobrino (Seleccion española) 2:09:08
2. Javi Moreno (Andalucia-CajaSur) d.b.
3. Enrique Mata (Footon-Servetto.Fuji) d.b.
4. Oscar Grau (Burgos 2016) d.b.
5. Johnnie Walker (Footon-Servetto-Fuji) d.b.
6. Ricardo Garcia (Orbea) d.b.
7. Pablo Urtasun (Euskaltel-Euskadi) d.b.
8. Pedro Miranda Soeiro (Loule) d.b.
9. Santi Pérez (Loule) d.b.
10. Krzystof Szczawinski (Miche) d.b.

Sailkapen nagusia:


1. Angel Vicioso (Andalucia-Cajasur) 9:24:35
2. Santiago Perez (Loulé) +10
3. Constantino Zaballa (Loulé) +12
4. Andre Cardoso (Palmeiras) +15
5. Jose Herrada (Caja Rural) +16
6. Beñat Intxausti (Euskaltel-Euskadi) +16
7. David Blanco (Palmeiras) +16
8. Pasquale Muto (Miche) +16
9. Ezequiel Mosquera (Xacobeo Galicia) +16
10. Aketza Peña (Caja Rural) +16


Albisteak (2)