Ekainaren 11an
Castroviejo Suitzako Itzulian bueltatuko da
eitb.eus
Getxotarrari ebakuntza egin zioten ezkerreko kubituan duela lau hilabete eta prest da berriro ere lehiatzeko.
Jonathan Castroviejok (Movistar) iragarri du Suitzako Itzulian bueltatuko dela ekainaren 11an. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute lasterketa aurten.
4 hilabete
Castroviejori ebakuntza egin zioten Iruñeako San Miguel Klinikan. Txirrindulariak lesioa zuen ezkerreko kubituan eta zerbikaletako zazpigarren ornoan, Algarveko Itzulian izandako istripuaren ondorioan.
Getxotarra Faroko Ospitalera eraman zuten anbulantzian; bizkaitarrak ikusle batekin estropezu egin zuen Algarveko Itzuliko azken etaparen ostean, bere taldeko autobuserantz zihoanean.