Suitzako Itzulia
Cancellarak irabazi du atariko etapa eta lehen liderra da
Erredakzioa
Fabian Cancellara (Trek) nagusi izan da Suitzako Itzuliko lehen erlojupekoan eta liderraren elastikoa jantzi du. Jon Izagirre (Movistar) bosgarren izan da, sei segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Fabian Cancellarak (Trek-Segafredo) irabazi du Suitzako Itzuliko atariko etapa. Baar herrian egin den prologoa, 6,4 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa izan da. Suitzarrak liderraren elastikoa jantzi du.
Cancellarak segundo bakarra atera dio Jurgen Roelandtsi (Lotto Soudal) eta bi segundo Luke Durbridgeri (Orica-GreenEdge). Jon Izagirre (Movistar) euskal txirrindularia bosgarren izan da, sei segundora; bere anaia Gorka Izagirre (Movistar), bederatzigarren 10 segundora.
Bestalde, Jonathan Castroviejo (Movistar) berragertu egin da Suitzako Itzulian. Istripu batek lesio larriak eragin zizkion eta hainbat denbora egon da lasterketarik egin gabe. Castroviejo 38. izan da Cancellararengandik 23 segundora.