Suitzako Itzulia
Richezek irabazi du laugarren etapa
Erredakzioa
Maximiliano Ariel Richeze (Etixx-Quick-Step) nagusitu da Suitzako Itzuliko laugarren etapan eta Peter Saganek (Tinkoff) lidertza mantendu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maximiliano Ariel Richezek (Etixx-Quick-Step) irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, Rheinfelden eta Champagne (193 kilometro) artekoa. Peter Saganek (Tinkoff) lidertzari eutsi dio.
Richeze laugarren izan zen hirugarren etapan eta astearte honetan mendekua hartu du. Azken metroetan idartsuena izan da, eta bere taldekidea den Fernando Gaviria (bgarren) eta Peter Sagan (hirugarren) liderra gainditu ditu.