Itxi

Suitzako Itzula (6. etapa)

Weeningek irabazi du seigarren etapa eta Kelderman da lider berria

Erredakzioa

Pieter Weening (Roompot) izan da Suitzako Itzuliko seigarren etapako irabazlea eta Wilco Keldermanek jantzi du liderraren elastikoa. Jon Izagirre laugarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 34"ra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pieter Weening (Roompot) izan da Suitzako Itzuliko seigarren etapako irabazlea eta Wilco Keldermanek (LottoNl-Jumbo) jantzi du liderraren elastikoa. Weesen eta Amden herrien arteko etapa (162,8 kilometro) maldan gora amaitu da.

Etapa irabazleak 4 ordu, 33 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko eta 2 minutu eta 37 segundo atera dizkio etapan bigarren izan den Maxiiliano Richezeri. Faboritoen multzoa irabazlearengandik 4 minutu eta 41 segundora iritsi da helmugara eta bertan izan dira Andrew Talansky (Cannondale), Warren Barguil (Giant), Wilco Kelderman (LottoNl-Jumbo) eta Jon Izagirre (Movistar). Pierre-Roger Latourrek (AG2R) lidertza galdu du.

Izagirre anaiak, Gorka eta Jon, seigarren etapako protagonistak izan dira. Gorka Izagirrek erasoa jo du Klausen Passeko jaitsieran eta tropelarekiko 3 minutu baino gehiagoko abantaila izatera iritsi da, lider birtuala izan da une batzuetan, baina azken igoeran bete egin da, eta ezin izan du liderraren elastikoa jantzi. Jon Izagirre, aldiz, faboritoen multzoan sartu da, eta laugarren da sailkapen nagusian liderarekiko 34 segundora.

Albisteak (5)

Bideoak (1)