Itxi

Azken etapa

Miguel Angel Lopezek irabazi du Suitzako Itzulia

Erredakzioa

Jarlinson Pantanok irabazi du azken etapa eta Lopez izendatu da Suitzako Itzuliko irabazle. Jon Izagirrek bigarren amaitu du sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Angel Lopez (Astana) izendatu da Suitzako Itzuliko irabazle. Azken etapa, aldiz, Jerlinson Pantanok (IAM) irabazi du. Jon Izagirre (Movistar) euskal txirrindularia bigarren izan da sailkapen nagusian, liderrarekiko 12 segundora.

Azken etapa murriztua izan da eguraldi txarraren ondorioz, 117 kilometro izan beharrean 57 kilometro izan ditu. 60. kilmetroan hasi dute etapa, eta laburra izan denez, oso bizia izan da. Erasoak bata bestearen ostean eman dira. Miguel Angel Lopezek berak jo du erasoa etapako igoera bakarrean, lasterketa buruan joan da, baina jaitsieran harrapatu egin dute. Azken kilometroetan, liderra, Jon Izagirre, Sergey Chernetski, Tejay van Garderen eta Jerlinson Pantano txirrindularien artean erabaki da etapako irabazlea eta Pantano nagusitu da.

'Superman' Lopez lehen multzoan iritsi da helmugara, lidertza mantentzea lortu eta Suitzako Itzuliko irabazle izendatu da. Jon Izagirre bigarren izan da sailkapen nagusian liderrarekiko 12 segundora eta Warren Barguilek osatu du podiuma, hirugarren postua lortuta.

Albisteak (8)

Bideoak (2)