Itxi

Larunbatean

Mikel Landa, Valverde eta 'Purito', faborito Espainiako Txapelketan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alberto Contadorrek ez du errepideko proban parte hartuko, gaixorik baitago. Ibilbide zaila dute: 193,8 kilometro, eta igoera eta jaitsiera ugari.

Alejandro Valverde. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverde (Movistar) iaz irabazitako tituluari eusten saiatuko da, larunbatean, Cocentainan (Alacant) jokatuko den Espainiako Txapelketan. Mikel Landa eta Joaquin 'Purito' Rodriguez izango dira aurkari nagusiak.

Movistar taldeko txirrindulariak dira faborito nagusiak. Txapelketa modu ezin hobean hasi dute gainera, erlojupekoan lehen hiru sailkatuak talde horretakoak izan baitira: Ion Izagirre, Jonathan Castroviejo eta Alejandro Valverde.

Alberto Contadorrek ez du parte hartuko, gaixorik baitago. Madrildarra egon ez arren, aurkari gogorrak izango ditu Valverdek; Mikel Landa eta 'Purito', besteak beste. Euren sasoi puntua aztertu nahi dute biek, uztailaren 2an hasiko den Frantziako Tourrari begira.

Ibilbide zaila

Espainiako Txapelketako errepideko probak ibilbide zaila du: 193,8 kilometro (32,2 kilometroko sei itzuli zirkuitu batean), eta igoera eta jaitsiera ugari izango ditu.

Lasterketa 09:30ean hasiko da.

0ean hasiko da.

Albisteak (3)