Itxi

Espainiako Txapelketa

Jose Joaquin Rojasek irabazi du Espainiako Txirrindularitza Txapelketa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Movistarreko txirrindulariak ihesaldi bat aprobetxatu du garaipena lortzeko. Angel Vicioso bigarren izan da eta Jordi Simon hirugarren. Lehen euskalduna, Garikoitz Bravo, 15. izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Joaquin Rojas murtziarrak (Movistar) irabazo du, bigarrenez, Espainiako Txirrindularitza Txapelketa. Rojasek zazpi segundoko aldea atera dio Angel Viciosori (Katusha) eta Jordi Simoni (Verva Active).

Bere lehen txapelketa irabazi eta bost urtera, murtziarrak maillota berreskuratu du 193,8 kilometroko ibilbidea egin ostean. Lau ordu, 45 minutu eta 22 segundoko denbora egin du.

Movistarreko txirrindulariak ihesaldi bat aprobetxatu du garaipena lortzeko. Movistarren zazpigarren garaipena jarraian da, bederatzigarrena azken 10 urteetan.


Albisteak (3)

Bideoak (1)