Itxi

Azken etapa

Alberto Contadorrek irabazi du Burgoseko Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lasterketa azken kilometroetan erabaki da, etapa nagusian. Garaipena Sergio Padillak eraman du eta Igor Anton bosgarren izan da. Bizkaitarrak 9. egin du sailkapen nagusian.

Alberto Contador. Argazkia: Efe.

Alberto Contadorrek Burgoseko Itzuliko 38. Edizioa irabazi du, bosgarren eta azken etapa jokatu ostean. Etapa nagusia, 163 kilometrotakoa, Caleruega eta Neilako Lakuen artean lehiatu dute eta garaipena Sergio Pardilla Caja Ruraleko txirrindulariak eraman du.

Denboraldi honetan lortzen duen lehen garaipena izan da Pardillarentzat. Helmigan, 17 segundo atera dizkio Alberto Contadorri eta 22 Ben Hermans belgikarrari.

Sailkapen nagusiari begira, Contadorrek segundo bat atera die Hermansi eta Pardillari, podiumaren postu gorenera igotzeko.

 

Albisteak (3)