3. etapa
Bavierako Tourra: Ruben Perezek lidergoa berreskuratu du
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadiko txirrindulari eta Ciolek etapako irabazlea denbora berdinarekin dira sailkapen nagusian. Grega Bole segundo batera dago.
Alemaniako Gerald Ciolek (Milram) txirrindulariak irabazi du esprintean Bavierako Tourreko hirugarren etapa (177 kilometro Bayreuth eta Hersbruck artean) eta Euskaltel-Euskadiko Ruben Perezek lidergoa berreskuratu du.
Cioleken atzetik Grega Bole (Lampre) eta Steve Houanard (Skil) sartu dira; Perez, laugarren. Sailkapen nagusian denbora berdinarekin dira euskal ziklista eta Ciolek eta Grega Bole segundo batera dago. Larunbatean laugarren etapa korrituko da, 27.8 kilometroko erlojupekoa.
- Etapako sailkapena:
.1. Gerald Ciolek (ALE) Milram 4h.25.11
.2. Grega Bole (SLO) Lampre d.b.
.3. Steve Houanard (FRA) Skil d.b.
.4. Ruben Perez (EUS) Euskaltel d.b.
.5. Stefan Denifl (AUT) Cervelo d.b.
- Sailkapen nagusial:
.1. Ruben Perez (EUS/Euskaltel) 14h.19:05
.2. Gerald Ciolek (ALE/Milram) d.b.
.3. Grega Bole (SLO/Lampre)&' || 'nbsp; 01
.4. Nils Plotner (ALE/Heizomat) d.b.
.5. Jan Barta (CZE/APP) a 04